Politika -

Bakerako Hezkuntza Plana

"Hezkuntza plana aurrera eramatea printzipio-kontua da"

Patxi Lopez lehendakariak bere blogean egindako adierazpenak dira. Bestalde, EAJk terrorismoaren biktimak klaseetan egotea errefusatzen duela adierazi du Egibarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakerako Hezkuntza Plana aurrera eramatea "printzipio-kontua" dela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak bere blogean. "Eta aurrera eramango dugu".

Lehendakariaren esanetan, hezkuntza plana Ibarretxeren Gobernuak aurkeztu zuen planaren moldaketa bat da. Izan ere, sozialistaren ustez aurreko testu horrek "gauza positiboak zituen giza eskubideen kontuetan, baina ez zuen argi eta garbi Euskadin indarkeriarekin dugun arazoari ekiten".

Ildo honetan, "terrorismo totalitarioa Euskadiko berariazko arazoa da, ez dago horrelako arazorik Europako beste herrialdeetan eta horrekin amaitzeko neurriak eta baliabideak martxan jarri behar dira", esan du lehendakariak.

"ETAren amaiera heltzear dago, bataila irabazteko garaiz gaude. Baina azken esfortzu bat beharrezkoa da. Gizarte guztia partaide izan behar da eta plan hau horretarako egokia dela uste dugu, gazteak tolerantzian, demokrazian eta aniztasunean hezteko", adierazi du Patxi Lopezek.

EAJe

Joseba Egibar EAJko bozeramailearen ustez Eusko Jaurlaritzaren proposamena "erredukzionista" da eta PSEren eta PPren arteko paktua hezkuntzaren eremura eraman nahi du.

Bestalde, EAJk terrorismoaren biktimak klaseetan egotea errefusatzen duela adierazi du Egibarrek. Horretaz gain, "Bakerako Hezkuntza Planaren eskutik", eta biktimak eskoletan fisikoki egon gabe, antzerki, audio eta testuekin lan egin dela baieztatu du jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea