Politika -

1977ko Amnistiaren Legea

EBk "behartutako desagerpen delituak" ez preskribatzea nahi du

Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, bere alderdiak mozioak aurkeztuko ditu 1977ko Amnistiaren Legearen erreforma exigitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, bere alderdiak mozioak aurkeztuko ditu EAEko Udal guztietan, hiru aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan 1977ko Amnistiaren Legea aldatzeko, behartutako desagerpen delituak ez preskibatzea argi uzteko helburuarekin.

Aranak, Ubaldo Ortiz EBko idazkari instituzionalarekin aurkeztu du ekimena.

Garzonen kontrako kausari buruz, "frankismoan egindako delituen ikerketa sustatu ordez, justiziaren aldekoak jazartzen" dituztela adierazi du Ortizek, sumindura aurkeztuz.

"Sinestezina da Espainiako Botere Judizialak borreroak babestea, prozesuan kereikaria den Espainiako Falangea haien artean, eta, berriz ere, frankismoaren biktimak bertan behera uztea", gehitu du.

Aranaren arabera, EBk 1977ko Amnistiaren Legearen "berehalako" erreforma eskatu du, behartutako desagerpen delituengan amnistiarik edo inmunitaterik ez jartzeko eta Francoren diktaduran zehar egindako "gizateriaren kontrako krimenei" buruzko ikerketak martxan jartzea bermatzeko.

Garzonen kasuari buruz, "oinarrizkoa ez da Garzonen kontrako auzia", adierazi du Aranak, "ikertzen hasi zen kausa baizik, frankismoaren krimenena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea