Politika -
Erasoa
Erasoa 'El Jueves'en zuzendariari, neonazien aurkako azal baten ostean
Azken aleko azalean haur bat agertzen da amari galdetzen diona, neonaziei begira, ea minbizia dutelako ez duten ilerik, eta amak "nahiago nuke" erantzuten dio.
agentziak | erredakzioa
Mayte Quílez El Jueves aldizkari satirikoaren zuzendariari eraso egin dio gaur kaputxadun batek etxeko atarian, aste honetako aldizkariaren azalean Europako neonazien gorakada salatu ondoren.
Mayte Quilezek El Nacional albiste atari digitalari azaldu dionez, aurpegia estalita zeraman gizonezko batek ukabilkada bat eman dio eta ihes egin du. Hori dela eta, Esquadra Mossoen komisarian salaketa jartzera joan da.
Dirudienez, atzo kaleratutako aldizkariaren azalean Europako ultraeskuindarren gorakada salatu ondoren, mehatxu ugari jaso dituzte sare sozialetan.