Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Akordioa 'arrazoizko' irtenbidea litzake, Ekineko auzipetuen iritzian

Dena dela, bederatzi auzipetuek jakitera eman dutenez, kasu honetan, AVT eta Dignidad y Justicia taldeek ez dute akordiorako borondaterik agertu.

Auzipetuen agerraldia, gaur, Donostian. EFE.
Auzipetuen agerraldia, gaur, Donostian. EFE.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi euskal herritar epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, maiatzaren 17an hasita, Ekineko kide izatea egotzita, 8/2013 sumariopean. Epaiketa horretan akordioa erdiestea "arrazoizko" irtenbidea litzakeela esan dute auzipetuek. 2009an utzi zuten legez kanpo Ekin, ETAren menpeko talde bat zela argudiatuta. Donostian agerraldia egin dute gaur bederatzi lagunek. Bertan, Ekineko beste bost kidek, joan den apirilean, Fiskaltzarekin lortutako akordioa oraingo epaiketan berriro erdiesteko aukeraz galdetuta, auzipetuak horren alde agertu dira, baina zail ikusten dute. Eneko Compains auzipetuak hitz egin du denen izenean, eta horren arabera, AVT eta Dignidad y Justicia taldeek ez dute, oraingoz, akordiorako borondaterik erakutsi.  9 eta 15 urte arteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte auzipetuentzat. Jone San Ildefonso LIBRE dinamikako kidea ere agerraldian egon da.  Auzipetuei babesa adierazteko, datozen egunotan Euskal Herriko hainbat herritan egingo diren mobilizazioen berri eman du Ildefonsok; elkarretaratzeak, manifestazioak eta hitzaldiak antolatu dituzte, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak