Politika -

Terrorismoa deslegitimizatzea

Biktimek bizikidetzarako plana adostea eskatu diete alderdiei

Terrorismoaren biktimen testigantzak ikasgeletara eramatea aintzat hartzen duen Bakerako Hezkuntza Plana berriz planteatzea, biktimen betiko eskakizunei erantzutea dela irizten dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren Biktimen Erakundeek eta Fundazioek, Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeria Deslegitimizatzeko Planaren inguruan Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako alderdi politikoei ados jartzea eskatu diete. Hain zuzen, Biktimen legea onartu zenean, "nagusi zen izpiritu" bera oinarri hartzea nahi dute.

Talde horien ustez, Bakerako Hezkuntza Plana berriz planteatzea biktimen betiko eskakizunei erantzutea da eta, halaber, alderdi politiko guztiek aho batez onartutako "Biktimen Legearen aurreikuspenetan biltzen da".

Horrela, terrorismoaren biktimen testigantzak ikasgeletara eramateari eta ikuspuntu etikotik, sozialetik eta politikotik indarkeria deslegitimizatzeari buruz aritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea