Politika -

Donostian

Jaurlaritzak frankismoaren biktimak aitortuko ditu larunbat honetan

Iñigo Urkullu lehendakaria izango da bertan; ekitaldia Donostiako Zuloaga plazan egingo dute, San Telmo museoaren ondoan.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Frankismoaren biktima guztiei egin zaie aitorpena Donostian

2:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak frankismoaren biktimen aintzatespen instituzionaleko ekitaldia egingo du gaur, Donostiako Zuloaga plazan, San Telmo museoaren ondoan; memoria historikoaren elkarteko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) erakunde guztietako ordezkariak eta kargu publikoak izango dira bertan.

Ekitaldiak bi zati izango ditu: lehendabizikoan, memoria historikoaren egia sendatzeko proposamenei buruz hausnarketa egingo da; bigarren zatian, frankismoaren biktimei aitorpen instituzional gorena egingo zaie. "Jardunaldi osoan presente egongo den erresilientziaren ideiak zailtasunaren ostean zutitzeko gaitasunari erreferentzia egingo dio", adierazi du Jaurlaritzak.

Bi helburu zehatz ditu ekitaldiak: lehenik eta behin, frankismoaren biktima guztiak gogorarazi nahi ditu eta elkartasuna adierazi nahi zaie, bizi izan zuten sufrimendu bidegabea aitortuta; halaber, biktimen eta gizartearen arteko batasuna eta elkartasuna sustatu nahi da, iraganari begi kritikoz erreparatuta eta etorkizunean itxaropena izanda.

9:30ean hasiko da ekitaldia

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek hasiko du jardunaldia, 9:30ean. Haren hitzaldiaren ostean, elkarrizketa-prozesu bat egingo da, non jardunaldian parte hartuko duten guztiek iritzia emateko aukera izango duten. Jasotako ekarpenekin, dokumentu bat prestatu eta Irekia.euskadi.eus Jaurlaritzaren webgunean argitaratuko da.

Partaidetza elkarrizketaren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak frankismoaren biktimen aitortza instituzionaleko ekitaldia gidatuko du. Biktimak aitortzeko hirugarren ekitaldia izango da, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ekitaldien barruan egingo da: lehena otsailaren 20an izan zen, eta 107/2012 Dekretuak babestutako biktimak aitortu ziren, polizia indarkeriarenak; bigarren ekitaldia martxoaren 11n izan zen, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Frankismoari buruzko albisteak Memoria historikoa albisteak