Politika -
"Kanpo faktoreen" esku
Lehendakariak ez daki noiz helduko diren transferentzia berriak
Patxi Lopezen hitzetan, enplegu politika aktiboen eskuduntza, laneko ikuskatzailetza eta espetxe politikako zenbait puntu "negoziaketa fase teknikoan" daude.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak azaldu duenez, enplegu politika aktiboen eskumena, laneko ikuskatzailetza eta espetxe politikako zenbait aspektu "negoziaketa fase teknikoan" dira, baina noiz jasoko dituzten ez daki, izan ere, "Eusko Jaurlaritzaren borondatetik at diren kanpo faktoreen" eskuetan daude.
UPyDk egindako galderari erantzun dio Lopezek Legebiltzarrean. Transferitzeke diren Gernikako Estatutuaren eskumenen berri emateko eskatzen zion alderdiak. Euskadira transferitzeko zain diren materiak lehenago aztertu ditu dagoeneko Eusko Legebiltzarrak, "lehentasunak" ezarriz.
Lehendakariaren ahotan, "Transferentzien negoziaketan lehentasunen Txostena" egin zuen Ganberak 1995ean. Dokumentu horretako zerrendatik "ordutik lortutako eskumenak kendu beharko" liratekeela zehaztu du Lopezek.
"Transferitzeko zain diren lehentasunak" eta Gobernu zentralarekin negoziatzen ari direnak, enplegu politika aktiboak (Jaurlaritzak aurten lortzea espero du, atzerapena izan ostean), laneko ikuskatzailetza eta "espetxe politikako zenbait aspektu dira", Lopezen esanetan.