Politika -

Gasteizen

EAJk autogobernuaren inguruko bilera egingo du gaur Podemosekin

Maiatzaren 6an hasi zituen Andoni Ortuzarrek bilerak Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin, EH Bildurekin izan ezik, eta gaurkoa izango da azkena.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidentea Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiarekin elkarrizketatuko da gaur, Gasteizen, autogobernuari buruz hitz egiteko.

Maiatzaren 6an hasi zituen Ortuzarrek bilerak Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin, EH Bildurekin izan ezik, elkarrizketari ezetz esan baitzion azken horrek. Autogobernuaren estatus berriaren oinarriak finkatzea da bilera horien helburua.

Elkarrizketa gaur izango da, eguerdian, Eusko Legebiltzarraren egoitzan. EAJk gai horren inguruan abian jarritako bilera sortari bukaera emango dio horrela.

Bilera horretan egongo diren parte-hartzaileei dagokienez, Andoni Ortuzar, Joseba Egibar, Jone Berriozabal eta Iñigo Iturrate izango dira jeltzaleen ordezkariak, eta Nagua Alba, Lander Martinez, Vanesa Baños eta Sergio Campo, berriz, Podemos Euskadikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Andoni Ortuzar argazkiak Eusko Legebiltzarra argazkiak Podemos Ahal Dugu Euskadi Nagua Alba Podemos