Politika -

Auzitegi Gorena

Garzonen kontrako auzitik kanpo geratuko da Varela epailea

Frankismoko krimenak ikertzeagatik Garzonen aurkako auzian izapideak egiten ari zen Varela. Garzonen abokatuak epaile horren aurkako salaketa jarri zuen, inpartziala ez zela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luciano Varela Auzitegi Goreneko epaileak onartu egin du Baltasar Garzonen defentsak bere aurka aurkeztutako errefusatzea. Frankismo garaiko krimenak ikertzeagatik Garzonen aurka jarritako kereilaren izapideak egiten ari zen Varela.

Gauzak horrela, Auzitegi Gorenaren zigor-arloko salan errefusatze horren inguruan erabaki bat hartu bitartean, Varela Garzonen kontrako auzitik kanpo egongo da. Horrenbestez, bi epaile izendatu beharko dituzte orain: bata, Garzonen aurkako kereilaren izapideak egiteko, eta bestea, aipatu errefusatzea tramitatzeko. Garzonen abokatuak, Gonzalo Martinez-Fresnedak, joan den ostiralean aurkeztu zuen errefusatze idatzia. Varela epaileari inpartziala izatea eta Garzonen aurkako auzian "interes zuzena" izatea leporatzen zion, Falange espainiarrari eta Manos Limpiasi euren akusazioak berridazteko eskatu zielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea