Politika -

Operazioa

Gizon bat atxilotu dute Bakion, kale indarkeria leporatuta

Atxilotua G.A.B. da. Joan den astean atxilotu zuten Alberto Marinekin erlazioa izan dezakeela uste du Ertzaintzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Bakion (Bizkaia), ustez kale indarkeriarekin erlazionatuta egoteagatik. Atxilotua G.A.B. da.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, gaurko atxilotuak joan den astean Bilbon egin zuten atxiloketarekin erlazioa izan dezake.

Ertzaintzak 31 urteko Alberto Marin Etxebarria atxilotu zuen joan den astean, Bilboko Bailen kaleko bere etxean.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen Alberto Marinen atxiloketa. Ustez kale indarkeria ekintzak egiten zituen talde bateko kidea izatea egotzi dio epaileak.

2009ko otsailean Deustuko banketxe baten kontrako erasoan parte hartzea egotzi diote atxilotuari, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotua 29 urteko da eta Bilbon bizi zen, iturri berdinen arabera. Alberto Marin Etxebarriaren taldeko kide izatea egotzi dio Ertzaintzak. Operazioa zabalik jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea