Politika -
Bakerako Hezkuntza Plana
Pastorrek segurutzat jotzen du EAJrekin akordioa lortuko dutela
Bozeramaile sozialistak nabarmendu du alderdi jeltzalea "guztiz aurka" egotetik, "akordioa lortzeko borondatea" agertzera pasatu dela.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak segurutzat jo du EAJrekin akordioa lortuko dutela Eusko Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza Planaren inguruan.
Izan ere, bere hitzetan, alderdi jeltzalea "guztiz aurka" egotetik, "akordioa lortzeko borondatea" agertzera pasatu da.
Agiri batean, buruzagi sozialistak nabarmendu du euskal herritarrek "nekez" ulertuko zutela "oposizioko lehen alderdiak hain oinarrizkoa den plana adosteari uko egitea", batez ere "mehatxu terrorista existitzen den eta gazteen %15ek indarkeria babesten jarraitzen duten" herrialde honetan.
Pastorrek gaineratu du "akordioa lortzeko oinarri nahikoak" daudela, Eusko Jaurlaritzaren asmoa ez baita "ikasleak doktrinatzea", ezta "aurreko Planean zeuden gauza positiboak" ezabatzea ere.
Azkenik, bozeramaile sozialistak esan du PSE-EEk eta Jaurlaritzak "Euskadiko indar politikoekin akordioa lortuz" indartu nahi dutela plana.