Politika -
Agintari historikoa
Iñaki Gracia Arregi ETAko kidea aske utzi dute
Gracia Arregi asteazkenean atera zen Cadizeko Puerto I espetxetik, Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindua eman ostean. 2000ko irailaren 15ean atxilotu zuten.
Erredakzioa
Iñaki Gracia Arregi, Errenteriako Iñaki, ETAko agintari historikoa aske geratu zen atzo, espetxean mantentzen zituen auziek dagoeneko Frantzian epaitu zituztelako. Gracia 2008tik Cadizeko Puerto I kartzelan zegoen.
Horrela baieztatu dute gaur espetxeetako iturriek, Gracia Arregi atzo atera zen kartzelatik Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindua eman ostean.
Iñaki Gracia Arregi 1955eko azaroan jaio zen Errenterian (Gipuzkoa). ETAren talde militarreko buruzagia izan zen, Bidarten (Frantzia) atxilotu zuten arte 2000ko irailaren 15ean.
Frantzian zigorra bete ostean, Gracia entregatu egin zuten Frantziako agintariek 2008ko azaroaren 18an.
Erregearen kontrako atentatu saiakera
Hiru eraso egotzi zizkion Auzitegi Nazionalak ETAko agintariari, besteak beste, Erregearen aurka atentatua egiten saiatzea 1995eko abuztuan, Palman.
Atentatuaren plangintza egiteagatik ETAko kidea auzipetu zuen Baltasar Garzon epaileak.