Politika -
Egitasmo polemikoa
Eskola Kontseiluak gaur emango du bere iritzia Bakerako Planaz
Eskola Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren egitasmoaren zirriborro bat garatu zuen eta, eztabaidan jarri ostean, dokumentu bat sortu du; agiria gaur plazaratu eta Hezkuntza Sailera igorriko dute.
Erredakzioa
Euskadiko Eskola Kontseiluak gaur jakinaraziko du oraingo Jaurlaritzaren ''Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa''ren Agiriaren txostena, atzo batzorde iraunkorrak onartutakoa, alegia.
Konrado Mugertza Urkidi hezkuntza komunitateko organo garrantzitsuenaren presidenteak emango du prentsaurrekoa; batzorde iraunkorrean aurreko jaurlaritzak garatutako Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Plana berregin ostean.
Atzoko bileran, Eskola Kontseiluak berak egindako eta batzorde iraunkorreko kideei igorritako zirriborroa aztertu zuen, euren iritziak eman zitzaten. Eztabaidatu ostean, txosten bat garatu zuten eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera bidaliko dute.
Mugertza Urkidiren agerraldia gaur 11:00etan izango da, Euskadiko Eskola Kontseiluaren egoitzan.