Politika -

Hauteskunde orokorrak

Madrileko alderdiak ez direla fidatzekoak ohartarazi du Ortuzarrek

Ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei begira "berriro ere Rajoy, Sanchez, Iglesias edo Riverarengan konfiantza izatea" merezi ote duen ala ez pentsatzea eskatu du.

Andoni Ortuzar gaur egindako mintzaldian. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar gaur egindako mintzaldian. Argazkia: EFE
Ortuzar: 'Espainiako lau alderdi handiak ez dira fidatzekoak'

0:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ alderdiko presidente Andoni Ortuzarrek euskal gizarteari gaur adierazi dionez, "hobe luke" Madrileko lau alderdiez (PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos) "ez fidatzea" eta haiengan berriro konfiantzarik ez jartzea; izan ere, bozen erabilera "negargarria" egin dute, eta ez dute Euskadiko interesik defendatzen.

Ortuzar Hauteskunde Orokorrei begira Arabatik Kongresurako zerrendaburua den Mikel Legardarekin batera aritu da lan-jardunaldi batzuetan, Gasteizeko EAJko udal-erakundeekin.

Ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei begira "berriro ere Rajoy, Sanchez, Iglesias edo Riverarengan konfiantza izatea" merezi ote duen ala ez pentsatzea eskatu du.

"Ez dira fidatzekoak, ez dute gure konfiantza merezi, euren interesei begiratzen diete, eta, zoritxarrez, euren interesak ez dira geureak", nabarmendu du.

Ostera, bere aburuz, EAJ da Madrilen euskal herritarren interesak beste edozeren gainetik defendatuko dituen alderdi bakarra, "ohorerik egin gabe, presidenteordetzarrik edo ministeriorik eskatu gabe".

"Nahiago izan dute negoziazioek huts egin zezatela, aurkaria oker atera zedin", eta ohartarazi duenez, kontua da ea gauza bera gertatuko den ekaineko hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Araba Andoni Ortuzar albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Ciudadanos Gasteiz berriak Eguneko albisteak Podemos