Politika -

Bakerareko Hezkuntza Plana

Eskola Kontseiluak "baliotsutzat" jo ditu biktimen testigantzak

Dena dela, erakundeak adierazi du zentroek eurek zehaztu beharko lituzketela "metodologiak".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Eskola Kontseiluak adierazi du terrorismoaren biktimen testigantzak "hezkuntza baliabide baliotsuak" direla, eta beraz, lagungarri direla bizikidetza prozesuan.

Prentsaurrekoan, Konrado Mugertza kontseiluko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza Demokratiko eta Indarkeriaren Deslegitimazio Plana hartu du hizpide, eta gai honi buruz atzo erakundeak aho batez adostutako txostenaren berri eman du.

Hori horrela, Mugertzak elkartasuna adierazi die terrorismoaren biktimei, eta haren testigantzak "baliotsu"tzat jo ditu, "betiere hezkuntza eta aniztasun kriterioak oinarri hartuta" aukeratzen badituzte.

Kontseiluaren txostenak dio zentroek eurek zehaztu beharko lituzketela "jarduerak, metodologiak, denborak eta baliabide egokienak". Halaber, proiektuan hezkuntzaren sektorearen parte-hartzea lortzeko deia egin du, batik bat planaren neurriak zehazteko orduan.

Eskola Kontseiluak plana "ikuspegi plural batetik" garatzeko eskatu du, eta babesak bilatzeko alderdien eta giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteen eta erakundeen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea