Politika -

Urte bat Ajuria Enean

"EAJren gobernuetako etengabeko liskarrak atzean geratu dira"

Ajuria Enean urte bat egon ondoren, bere agintaldiaren hoberena Gobernuak martxan jarritako neurriak "eraginkorrak" direla ikustea eta txarrena Puellesen hilketa izan dela esan du Patxi Lopezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezek lehendakari moduan pasatu duen lehenengo urtearen balorazioa egin du eta bere esanetan, "herrialde hau gobernatzeko beste modu bat" zegoela erakutsi dute sozialistek. Izan ere, "EAJren gobernuetako etengabeko liskarrak, eguneroko gatazkak eta amorru politikoko garaia atzean uztea" posiblea izan da Patxi Lopezen ustez.

Hamabi hilabete hauetan une onak zein txarrak egon direla esan du lehendakariak. Momentu onen artean, Gobernuak martxan jarritako neurriak "eraginkorrak" direla ikustea azpimarratu du lehendakariak. Txarren artean, ordea, ETAk Eduardo Puelles polizia Nazionaleko burua hil zuenean.

Eusko Jaurlaritzara heldu zenean "politika arazoak konpontzeko erabiltzen hasi zela" esan du Patxi Lopezek, "elkarrizketa, eztabaida eta paktuak" bezalako erremintak erabiliz.

Bere ustez, "lana sortzen hasteko unean gaude" eta horrek "herrialde honen indarra" erakutsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea