Politika -

Komunikatu bateratua

Aralarrek, EAk eta Alternatibak inkomunikazioa amaitzea eskatu dute

Alderdi politikoetako ordezkariek eta hainbat eragile sozialek "legezkoa" iritzi dute ETAko presoen aldeko erakundeen lana eta hori "era bidegabean ez oztopatzea" eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat, Askatasuna, Torturaren Aurkako Taldea (TAT) eta Giza Eskubideen Behatokiak ETArekin lotura zutela zioen Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko (AN) epailearen autoak. Aralarrek Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak, Lokarrik, Salaketak, LABek, EHNEk, HIRUk, CPTek ETAko presoen alde lan egiten duten erakundeei euren elkartasuna adierazi diete.

Komunikatu bateratu batean honako eskaera luzatu dute: etorkizunean, talde horietako kideen aurkako "ekintza judizialik" bideratuz gero, "beraien eskubideak une oro errespetatzea eta prozedura demokratikoak erabiltzea". Halaber, atxilotuei ezartzen zaien bost eguneko "inkomunikazio" egoeraren amaiera eskatu dute.

Donostiako agerraldian, alderdi politikoetako ordezkariek eta hainbat eragile sozialek presoen aldeko taldeen zein abokatuen "kriminalizazioa" salatu dute eta bere jarduna "legezkoa" denez, "era bidegabean ez oztopatzea" eskatu dute. Zentzu horretan, aurreko hilean presoen hiru abokatu atxilotuta utzi zituen operazioa jarri dute adibide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea