Politika -
Bakerako Hezkuntza Plana
Lopez eta Urkullu, elkarrengandik hurbilago Plana adosteko
Bakerako Hezkuntza Plana adosten saiatzeko Batzorde negoziatzaileak sortzea erabaki dute. Aste honetan aurreneko hartu-emana izango dute.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak eta Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza Planaren inguruan hitz egin dute gaur goizean bertan.
Euskadi Irratiak iragarri duenez, Bakerako Hezkuntza Plana adosten saiatzeko Batzorde negoziatzaileak sortzea erabaki dute gaur goizeko solasaldi horretan. Orotara lau pertsona egongo dira (EAJko bi ordezkari eta Jaurlaritzako beste bi).
Iturri berdinaren arabera, EAJtik Iñigo Iturrate eta Maribel Baquero legebiltzarkideak joango dira bileretara. Jaurlaritzatik Rodolfo Ares eta Isabel Celaa sailburuak joango direla uste da.
Aste honetan bertan aurreneko hartuemana izango dute, Euskadi Irratiak jakin izan duenez.