Politika -
Polemika
Egibar: "Nire hitzen izugarrizko manipulazioa egin dute"
GBBko presidentearen hitzetan, "manipulazio hutsa" egin dute, "baina manipulazio horretatik bizi denak etekina aterako dio nonbait".
Erredakzioa
"Izugarrizko manipulazio" baten biktima izan dela salatu du Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak.
Berak igandean egindako adierazpenei buruz mintzatu da GBBko presidentea. Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, komunikabide gehienek aurretik azaldutakoa "isilean gorde" dutela adierazi du Egibarrek, "Standard &' || 'amp; Poor''s-ek berak esan zuena aipatu nuen", hots, "Espainiako ekonomiaren hazkunde txikia oztopo izango dela eskualdearen dinamismo ekonomikoarentzat".
Euskal enpresei egindako gomendioaz, haien produktuak Espainian ez saltzeko eskatu izana ukatu du EAJko agintariak, baina produzitutakoa Espainian "ezin baduzu merkaturatu, kanpora begira jarri beharko zara", azaldu du Egibarrek. "Nik ez dut esan Espainian ez saltzeko", errepikatu du. "Niri berdin zait Espainian, Errusian edo Kenyan saltzea", jeltzaleak adierazi duenez.
Egibarrek "manipulazio hutsa" egin dutela salatu du, "baina manipulazio horretatik bizi denak etekina aterako dio nonbait".