Politika -

'Faisan Auzia'

ETAk bere telefonoa zergatik zuen galdetuko diote Garcia Hidalgori

Dignidad y Justicia elkartea akusazio gisa onartzera behartu ostean, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Poliziako zuzendari ohia deklaratzera deitu du gaurko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Victor Garcia Hidalgo Poliziako zuzendari nagusi ohia galdekatuko du gaur ''Faisan auzitik'' aparte den auzi bateko auzipetu gisa. 2007an, Frantzian, atxilotutako ETAko bi ustezko kidek bere telefonoa zergatik zuten ikertzen du auziak.

Iturri juridikoek baieztatu dutenez, Dignidad y Justicia elkartea akusazio gisa onartzera behartu ostean, magistratuak Poliziako zuzendari ohia deklaratzera deitu zuen. Dignidad y Justicia elkarteak Garcia Hidalgoren, eta Jon Yurrebaso eta Kepa Mirena Martinez ETAko ustezko kideen aurka kereila jarri zuen, terrorismoarekin kolaboratzea egotzita.

ETAko bi ustezko kideak 2007ko martxoaren 29an atxilotu zituzten Perigueuxen (Frantzia). Atxiloketan, besteak beste, lau telefono zenbaki zituen paper bat atzeman zuen Poliziak, horietatik bi espainiarrak ziren eta beste bi frantsesak. "ETArekin izandako negoziaketa prozesuan parte hartu zuten Espainiako eta Frantziako gobernuetako goi-kargudunen telefonoak" izan daitezke.

ETAko ustezko bi kideek bere telefonoa zergatik zuten ezagutzeko eta beraiekin zuen harremana zein zen jakiteko galdekatu nahi du Garzonek Garcia Hidalgo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea