Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Atxurraren eta Vicarioren estradizioak eskatuko ditu berriz Espainiak

Frantziari egingo dio estradizio eskaria Espainiak. ETAko bi kideak, egun, Espainian daude espetxeratuta. Orain, beste epaiketa batzuk egiteko, berriro eskatu behar ditu Espainiak horien estradizioak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Atxurra Egurrola Pototo eta Gregorio Vicario Setien ETAko kideak estraditatzea eskatuko dio berriro Espainiak Frantziari. Egun, biak Espainian daude espetxeratuta: Atxurra 2012an eta Vicario aurtengo otsailean utzi zituen Frantziak Espainiaren esku. Orain, berriro epaitu nahi ditu Espainiak, eta estradizioa berriz eskatu beharko du.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeak esan duenez, Ministroen Kontseiluan erabaki dute, goizean, estradizio eskariak egitea. Epaiketa batzoitzeko estradizio eskaria egin behar da, legearen arabera.

Saenz de Santamariak jakitera eman duenez,  90eko hamarkadan polizia nazional baten hilketan parte hartzea leporatuta epaituko dute, oraingoan, Atxurra. Vicario ere berriro epaituko dute, ETArekin lotutako hainbat delitu egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea