Politika -
Donostian
Lopez de Lacalle gogoan, ETAk hil zuenetik hamar urte bete direnean
Ekitaldian Patxi Lopezek "azken esfortzua" egitera deitu ditu herritarrak eta "terrorismoaren aurrean jarrera sendoa" izatea eskatu du.
Erredakzioa
Duela hamar urte ETAk Jose Luis Lopez de Lacalle kazetaria hil zuen eta gaur omenaldi bat egin dute bere omenez Donostiako Miramar Jauregian.
Ekitaldian Patxi Lopezek "azken esfortzua" egitera deitu ditu herritarrak eta "terrorismoaren aurrean jarrera sendoa" izatea eskatu du. Horretaz gain, "Euskadin bakea eta askatasuna lortu arte", esku bat zabalik izanda gure "aniztasuna eta dibertsitatea tolerantziaz eta errespetuz onartzea", eta "beste eskuarekin biolentzia eta terrorismoa gure bizitzetatik ateratzeko deia" egin du lehendakariak.
Lopezen ustez ETA "amaituta dago", "guztiok, nazionalistak zein ez nazionalistak indarrak batu ditugu".
Kazetariaren izena duen Fundazioak antolatutako ekitaldia 12:00etan hasi da Donostiako Miramar Jauregian eta, besteak beste, Lopze de Lacalleren alarguna eta seme-alabak izan dira bertan.
Omenaldian Pedro Maria Unzuetaren ''La niebla y el trasluz: escritos de un hombre de accion'' liburua aurkeztu dute eta Lopez Lacallek euskal prentsan argitaratutako hainbat artikulu irakurri dira.
Lehendakariak amaiera eman dio omenaldiari, kazetariaren lagunen artean zegoela.