Politika -
Kritikak
EBk enplegu politikaren transferentzia eskatu dio Patxi Lopezi
Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak "berehalako" transferentzia eskatu du, "ezinbestekoa baita krisi ekonomikoari aurre egiteko".
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak-ko koordinatzaile nagusiak enplegu politiken "berehalako" transferentzia exigitzea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari, "krisi ekonomikoari aurre egiteko ezinbesteko tresna baita".
Komunikatu baten bidez, EBko agintariak "transferentzia noiz egingo duten esatea" eskatu dio Patxi Lopezi, "iragan urtarriletik atzeratzen ari baita".
Egutegia zehaztea eskatu dio ere, "Autonomia Estatutuaren betetzeari buruz, data eta konpromezu zehatzekin".
Aranaren ustez, lehendakariak "krisia guztiok lan eskubideen murrizketarekin, jubilazioaren adinaren atzeratzearekin, kotizazio urte kopuruaren handitzearekin eta kaleratze errazarekin ordainduko dugun" argitu behar die herritarrei.