Politika -

Elkarrizketa lehendakariari

"Ahal dudan guztia egingo dut enpresa handiek EAEn jarrai dezaten"

Iberdrola, Petronor, BBVA eta era horretako konpainia handirik gabeko Euskadirik ez duela imajinatzen esan du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak uste du Iberdrola, BBVA, Petronor eta era horretako enpresa handiek ez dutela Euskaditik alde egingo, eta&' || 'nbsp; "EAEn egoitzak mantentzeko ahal" duen guztia egingo duela adierazi du.

Bestalde, "langabezia guztia xurgatzeko nahikoa enplegu sortzeko gai garenean" pasatuko da krisi ekonomikoa, baina Euskadik egun dituen datu ekonomikoak "positiboak" direla errepikatu du lehendakariak.

"Nahiz eta Espainiako langabezia tasaren erdia izan, ez gaude kontent, ez da gutxiago ere", erantsi du ETBn egindako elkarrizketan.

Enplegu politika publikoak Euskadira transferitzeko aukerari buruz, urtea bukatu baino lehen lortuko dutela "sinetsita" dago Lopez. Eskumena "Estatutuan dagoen bezala" eskuratuko dutela goraipatu du.

EAEren defizita

Euskal Autonomi Erkidegoaren defizitari (3.200 milioi euro) buruz mintzatu da lehendakaria, "Espainiako baxuena da". "Zorrarekin espero baino lehenago amaituko dugula uste dut", esan du.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak "gerrikoa estutuko" duela errepikatu du Lopezek, baina ez da "zerbitzu publikoen kalitatea murrizteko".

Neurriak

Elkarrizketan zehar, Europako beste herrialde batzuetan hartutako neurriak aipatu ditu lehendakariak, nahiz eta printzipioz onarpenik ez izan.

Erretiroa hartzeko adina atzeratzea edo langileen soldatak jaistea ez dituela gustuko adierazi du lehendakariak. "Langileen soldatek krisia eragin dutenik ez dut uste, ezta jaisteak krisitik aterako digunik ere", azpimarratu du.

Adituen Batzordea

Esparru ekonomikoan Adituen Batzordeak egindako lana goraipatu du Lopezek, "2030ean zer gertatuko den definitzen ari direlako, gaurtik zer egin behar dugun Euskadi kokatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko". "Euskadi talentuaren metropolia izatea lortu behar dugu", adierazi du.

Greba hezkuntzan

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuak greba deitu dute maiatzaren 25ean, eta lehendakariak "hezkuntzan arazoa non dagoen azaltzeko eskatu die sindikatuei". "Hezkuntzan hersturarik aplikatu dugulako ez da izango", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea