Politika -
Auzitegi Nazionala
Unai Errea abokatua aske geratu da 10.000 euroko bermea ordainduta
Apirilaren 14an atxilotutako abokatuek epailearen aurrean Errearen izena aipatu ostean Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak deitu zuen.
Erredakzioa
Unai Errea presoen abokatua aske uztea erabaki du gaur Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak, 10.000 euroko bermepean. Goizean deklaratu ostean aske uztea erabaki du epaileak, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.
Iturri berdinek azaldu dutenez, apirilaren 14an atxilotutako abokatuek (Jon Enparantza, Arantza Zulueta e Iker Sarriegi) epailearen aurrean Errearen izena aipatu ostean Marlaskak deklaratzera deitu zuen. Abokatu horiek espetxera bidali zituen magistratuak ETAren "loturak" izatea egotzita. Dirudienez, "iraultza-zergari" buruz galdetuta Errearen izena aipatu zuten atxilotuek.
ETArekin ustezko lankidetza egotzita, Frantzian kartzelara bidali zuten lehen abokatua izan zen Unai Errea. 2003ko ekainean atxilotu zuten, Itziar Larraz beste abokatuarekin batera.
Biak epaitu eta zigortu zituzten, lau eta hiru urteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten hurrenez hurren.