Politika -

Madril

Hogar Social Madrid taldeko 6 kide atxilotuta, Genovako istiluengatik

Polizia Nazionalak talde ultraeskuindarreko sei kide atxilotu ditu agintedunei eraso egitea eta desordena publikoa eragitea leporatuta.

Istiluak Genova kalean. EFE.
Istiluak Genova kalean. EFE.
Istiluak Genova kalean. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogar Social Madrid talde ultraeskuindarreko sei kide atxilotu ditu Polizia Nazionalak PPren egoitzaren inguruetan, hauteskundeetan alderdiak lortutako emaitzak ospatzen zeuden pertsonen artean istiluak eragin ondoren.

Agintedunei eraso egitea eta desordena publikoa eragitea leporatu diete, Poliziak zabaldu duenez.

Iturri beraren arabera, 20 bat lagunek istiluak eragin dituzte PPko zaleen artean, Genova kalean, eta alderdikideen aurkako kontsignak oihukatu dituzte.

Istiluen ostean, sei lagun atxilotu ditu Poliziak. Atxilotuak Madrilgo Moratalaz auzoko polizia-etxean daude, deklaratzeko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Gaurko azken ordukoa Madril