Politika -
Defizitaren aurkako plana
Basagoiti: "Zapaterok hauteskundeak deitu behar ditu"
PPk "gerrikoa estutzen" lagunduko duela adierazi du Antonio Basagoitik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok izandako "akatsak" ez errepikatzea eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak "ederra egin du", "egun batean gauza bat eta hurrengoan kontrakoa" esaten duelako, eta horregatik, hauteskundeak deitu behar dituela uste du popularrak.
"Orain jendea kalera ateratzen da eta Espainian istiluak daude, Zapaterok ardura handia dauka, ez mahai gainean murrizketak jartzeagatik, baizik eta kontrakoa bultzatu duelako", adierazi du Basagoitik Bilbon eskainitako prentsa aurreko batean.
" Zapatero bezala, norbaitek ederra egiten duenean, hauteskundeak deitu behar ditu", adierazi du.
Euskadiko PP alderdiaren buruak esandakoaren arabera, PPk "gerrikoa estutzen lagunduko du, burokraziatik hasita". "Beharrezkoa da Patxi Lopez Zapaterok egiten duena ikustea, Espainiako presidenteak egindakoa ez errepikatzeko", esan du Basagoitik.