Politika -

Eusko Legebiltzarra

Otegi: 'Egun handia da'

“Legebiltzarretik kanporatu gintuztenean, itzuli behar ginela esan genuen eta gaur agindutakoa betetzera gatoz”, azpimarratu du Sortuko presidenteak.

Arnaldo Otegi Legebiltzarrera itzuli da

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko legebiltzarkideekin biltzeko, Eusko Legebiltzarrera itzuli da gaur Arnaldo Otegi Sortuko presidentea. 2005az geroztik Gasteizko Ganberan sartzen ez zela gogorarazi du Otegik, "ez horretarako borondaterik edo botorik ez geneukalako, sartzen uzten ez gintuztelako baizik".

"Legebiltzarretik kanporatu gintuztenean, itzuli behar ginela esan genuen eta gaur agindutakoa betetzera gatoz", nabarmendu du Sortuko presidenteak.

Otegiren hitzetan, "egun handia da, ate honetatik duela urte asko sartzen ez nintzelako, ez horretarako borondaterik edo botorik ez geneukalako, sartzen uzten ez gintuztelako baizik".

Azaldu duenez, EH Bilduko legebiltzarkideekin biltzeko joan da, "egiten ari diren lan eskerga eta onagatik eskerrak emateko eta ekarpenak entzuteko; Legebiltzarreko lanaren berri izateko".

"Ni gure herriko egoera politikoaren azterketa lasaia egiten saiatuko naiz", adierazi du.

Arnaldo Otegi Eusko Legebiltzarrean efe

Arnaldo Otegi Eusko Legebiltzarrean efe

Arnaldo Otegi Sortuko presindentea eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea. Argazkia: EFE

Analisi kuantitatiboa egin eta gero, hauteskunde orokorretan lortutako emaitzak ez direla onak izan aitortu du Otegik. Ildo horretan, lehendakarigaiak argi dauka hauteskundeen ostean "Espainiako Estatua ez dela demokratizatuko".

Bere alderdiak izandako botoen galeraren harira, Otegik esan du hautesleek aurrez aurre ipini dutela "Espainiako eta Euskal Herriko esparrua" eta, hortaz, "jokoan zegoena Madrilgo Gobernuan aldaketa gauzatzea zela" ulertu dute.

Ildo horretan, Otegik esan du "hauteskundeetan independentismoa babestuko duen ezkerreko jende askok" bere botoa eman zuela Mariano Rajoy presidente ez izateko.

Hauteskundeen ostean, Euskadiko gizartean aldaketa emateko eta autodeterminazioaren bidean aurreratzeko prest dauden sektoreen arteko akordioa lortzeko aukera zabaldu dela uste du Otegik.

"Estatuan ezinezkoa dena Euskal Herrian posible da, gizartean aldaketa emateko eta subiranotasuna lortzeko baldintzak eta indarren harremanak ematen direlako", azpimarratu du.

Arnaldo Otegi Sortuko presidentea EH Bilduko legebiltzarkideekin. Argazkia: EFE

Ezker abertzaleak boto galeraren aurrean hausnarketa sakona egin behar ote duen galdetu diotenean, Otegik erantzun du EH Bilduk ?denbora luzea? daramala ?bere buruari buruz eta autokritikei buruz hitz egiten.

Nolanahi ere, koalizioaren lehendakarigaiak nabarmendu du ezker abertzaleak ?zerbait txarto? egin duela azkenaldian ?herritarrekin ez konektatzeko?. Horregatik, herrialdeari ?alternatiba zehatza? eskaintzeko ?unea? heldu dela uste du.

Bestalde, Otegik adierazi du ?zaila? izango dela epaitegiek lehendakarigai gisa gaitasungabetzea, baina ez du baztertu ?ingeniaritza juridikoa? diseinatzea bere aurka egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Azken albisteak Sortu Eusko Legebiltzarra argazkiak EH Bildu Bizkaia