Politika -

Aho batez

Olano diputatu nagusi izateko hautagai aukeratu du Gipuzkoako EAJk

PP eta PSEren "estrategiaren" aurrean Euskadiren "defentsa irmoa egiten" jarraituko duela esan du Markel Olanok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano aho batez aukeratu du gaur Gipuzkoako EAJk hurrengo hauteskunde foraletan (2011) diputatu nagusi izateko hautagai.

Bozketa Donostiako ikasle-egoitza nagusi batean egin dute eta emaitzak ezagutu ostean, Olanok batzarreko kideen aurrean hitzaldia eman du hauteskunde programaren berri emateko. Aldundian azken legealdi honetan egindako lanaren jarraipena aurrera eramango duela iragarri du.

PP eta PSEren "estrategiaren" aurrean Euskadiren "defentsa irmoa egiten" jarraituko duela esan du Olanok, bi alderdi horiek EAE "erkidego soil batean bihurtu nahi dutelako" eta "bere izaera nazionala" ezabatu.

Horretarako, EAJk "erantzun" bat zuzendu beharko du, "gainerako alderdi abertzaleekin lana partekatuz". Olanoren ahotan, abertzaleen "zatiketak gure jarrera ahuldu baino ez du egiten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea