Politika -

Gobernuaren murrizketak "bidegabekoak" dira, Rajoyren ustez

PPko presidenteak ez du "inola ere" pentsioak gelditzea onartuko. Gobernuko presidenteaordeak alderdiak "arduraz" murrizketaren alde agertzea espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak "gobernuaren datorren bi urteetarako programa" azaltzeko Parlamentuan agertzea eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari, krisiaren kontrako neurriak aurrera ateratzeko "zenbateko babesa" duen argitzeko.

PPko buruzagiaren ustez "ez da berdina" alderdi batzuekin edo beste batzuen babesarekin politika egitea.

Rajoy bere alderdiko lurralde buruzagiekin bildu da Madrileko Genova kaleko egoitzan, Gobernuak proposatutako murrizketak aztertzeko. Murrizketa horiek "bidegabekoak eta urriak" direla adierazi du Rajoyk.

Gainera, bere alderdiko politikariek "Espainiako Gobernuak eta Parlamentuak egiten duen kopuru berean", soldata murriztuko dutela adierazi du.

Rajoyk adierazi duenez, ez du "inola ere" pentsioen gelditzea onartuko eta Toledoko Paktuko Batzordea biltzea eskatuko du neurri hori "baliogabetu" dezaten.

De la Vega "ardurazko" babesa eskatu du

Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, Espainiarentzako "zailak baina beharrezkoak diren neurriak" parlamentuko taldeek "arduraz" onartzea espero du.

De la Vegak hitzaldi bat eman du), Kazetaritza Berriaren V. Kongresu Iberoamerikarrean, Comillasen (Kantabria).

Presindeteordearen arabera, "zaila da neurriak onartzea, herritarrengan eragina" dutelako, eta Gobernuak "guztion partez ahalegina" egitea eskatu duela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea