Politika -

IX. Kongresua Donostian

STEE-EILAS: "Bakearen Hezkuntzak biktima bakar batzuk ditu kontuan"

Sindikatuak IX. Kongresua ospatu du Donostian, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bakearen Hezkuntzaren plana kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

STEE-EILAS sindikatuak IX. Kongresua ospatu du Donostian, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bakearen Hezkuntzaren plana kritikatu du, "indarkeria mota baten biktimak bakarrik kontuan dituelako, begirada bakar baten bidez".

Eskola ez da "konponbidearen panazea, batzuek haien interes politikoak betetzeko", adierazi du Belen Arrondo STEE-EILASeko bozeramaleak.

Arrondoren arabera, "zentroetatik egindako bidea jarraitu behar da" eta materia horretan "kanpoko inposiziorik izan gabe, eta eskoletara gizarteak konpondu barik duena eraman gabe".

Kongresua, "erronkei" aurre egiteko "ilusio gehiagorekin" amaitu da, datorren maiatzaren 25ean, arlo publikoan STEE-EILASek, ELAk eta LABek deitutako greba bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea