Politika -
Auzitegi Nazionala
Hiru lagun galdekatuko dituzte gaur presoen argazkiak jartzeagatik
Atxilotuak Bilboko 'herriko taberna' bateko arduradunak dira eta terrorismoa goratzea leporatu diete, lokalean ETAko 39 presoren argazkiak erakusteagatik.
Erredakzioa
Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak hiru pertsona galdekatuko ditu astelehen honetan terrorismoa goratzea leporatuta. Atxilotuak ''herriko taberna'' bateko arduradunak dira eta bertan ETAko 39 presoren argazkiak jarri zituzten.
''Herriko taberna'' Bilboko Erronda kalean dago, eta atxilotuak lokaleko ordezkaria, zerbitzari bat eta lokala kudeatzen duen Irrintzia elkarteko ordezkaria dira.
Epaileak ikerketa bat ireki zuen iragan urrian Daniel Portero Justicia y Dignidad elkarteko presidenteak lokaleko ordezkarien kontra salaketa bat jarri ostean.