Politika -
Elkarrizketa ETBn
Informatu gabe Jaurlaritzak erabakirik ez hartzea espero du UGTk
Damaso Casado UGTko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Zapateroren neurriak "guztiak aurkeztu dituztenak bezalakoak badira, zenbait lege dekretu legez kanpokoak izango dira".
Erredakzioa
Damaso Casado UGTko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaitzak erabakirik ez hartzea espero duela adierazi du, aurretik elkarrizketa sozial mahaian defizita gutxitzeko Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak iragarritako murrizketen informaziorik eman gabe.
ETBn egindako elkarrizketa batean, Zapaterok iragarritako neurriak aztertzen ari direla esan du Casadok, eta "guztiak aurkeztu dituztenak bezalakoak badira, zenbait lege dekretu legez kanpokoak izango dira".
Casadok adierazi duenez, nahiz eta oraindik iragarritako neurrien eragina ez ezagutu, % 5eko murrizketak "gehien irabazten" dutenei eragitea eta gutxiago kobratzen dutenei "ezer ez kentzea" espero du.
Maiatzaren 25ean ELAk eta LABek deitutako grebari buruz, Casadok egun horretarako hezkuntza publikoan paro bat antolatuta zutela ziurtatu du. ELAk eta LABek "Euskadin existitzen ez garela uste dute oraindik", azpimarratu du Casadok.
Sobre la huelga convocada por ELA y LAB para el 25 de mayo, Casado ha asegurado que tenían convocada una jornada de paro ese día en la educación pública. ELA y LAB "siguen teniendo en mente que nosotros no existimos en Euskadi" ha subrayado.