Politika -

Presoen argazkiak

Bilboko herriko tabernaren arduradunak ez dira deklaratzera joan

Lokaleko arduraduna, zerbitzaria eta tabernako ordezkari legala deitu zituen deklaratzera Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, Dignidad y Justicia elkarteak eskatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Irrintzia herriko tabernan presoen argazkiak erakustea eta terrorismoa goraipatzea egotzita auzipetu zituzten hiru lagunak ez dira gaur deklaratzera joan. Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak deitu zituen eta ez du beste neurririk hartu.

Julen Orbea Baraikua lokaleko arduraduna, Jose Manuel Rivero Marcos zerbitzaria eta tabernako ordezkari legala deitu zituen deklaratzera Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, Dignidad y Justicia elkarteak eskatuta.

Irrintzia Kultur Elkartearen kontra kereila jarri zuen elkarte horrek 2009ko irailean, tabernan presoen 39 argazki erakustea egotzita. Ertzaintzak kendu ostean berriro jartzea leporatzen zien Dignidad y Justicia elkarteak.

Ismael Morenok onartu egin zuen kereila eta gertakariak ikertzeko eskumena zuela erabaki zuen. 2009ko uztailaren 2an presoen argazkiak kendu ostean zabaldutako eginbideen berri emateko eskatu zion Ertzaintzari epaileak.

Dignidad y Justicia elkartearen arabera, argazkiak erakutsiz ETAko kideak omendu eta goraipatu nahi dituztela argi dago, eta horiek terrorismo delitu ugari egiteagatik epaitu eta kartzelara bidali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea