Politika -

Kataluniako kontsulta

Francesc Homs irailaren 19rako deklaratzera deitu du Gorenak

2014ko azaroaren 9ko kontsulta independentistaren auziaren baitan deklaratu beharko du, ikertu gisa.

Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. EFE
Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. EFE
Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ikerketa abiatu du Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari ohi eta DiL taldeko diputatuaren aurka, eta, horren ildotik, deklaratzera deitu du irailaren 19rako, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta independentistaren auzian.

Homs diputatua da egun, Gorteak deseginda badaude ere, Diputazio Iraunkorreko kide baita.

Politikari independentistak irailaren 19ko 11:00etan deklaratuko du. Notifikazioa Kataluniako Auzitegi Nagusiak igorri dio, Homsek ez baitu oraindik hartu legegintzaldi berrirako diputatu akta.

Gorenak bere gain hartu zuen Homsen aurkako auzia, desobedientzia, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita auzipetu beharra dagoen erabakitzeko. Hala egitea erabakiko balu, auzipetzeko baimena eskatu beharko lioke Kongresuari.

Oraingoz, Homs borondatez joango da deklaratzera, ikertu gisa izango bada ere, Andres Palomo instrukzio epaileak ez baitu erabaki oraindik Behe Ganberari aipatutako eskaera egitea.

Homsek Kataluniako Auzitegi Nagusian ere deklaratu izan du auzi honegatik, auzitegi horretan kontsultari buruzko beste hainbat zati ikertzen ari baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas albisteak