Politika -
Auzitegi Gorenean
Garzoni dirurik ez diola ordaindu azpimarratu du Emilio Botinek
Botin presidente duen Banco Santanderrek, ustez 302.000 dolar eman zizkion Garzoni New Yorkeko Unibertsitatean eman zituen hitzaldiak eta bere semearen eskolatzea ordaintzeko.
Erredakzioa
Emilio Botinen esanetan, Banco Santanderrek ez zion dirurik ordaindu Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileari, 2005 eta 2006. urteetan, New Yorkeko Unibertsitatean lanean aritu zenean. Hauek izan dira Botinen hitzak Auzitegi Gorenean egin duen deklarazioan, defentsaren iturriek jakinarazi dutenez. Unibertsitatea babesteko aurreikusitako diru-kopuruak "pertsona jakin bati ordaintzeko" ez zirela egin esan du, "ezta Baltasar Garzoni ere". Bi ordu ta erdiz deklaratu du Botinek Manuel Marchena epailearen aurrean.
Bere hitzetan, ez da Garzonen laguna, nahiz eta hainbat ekitaldietan epailearekin egon den onartu. Botin eta Garzon noizbehinka eta "hirugarren pertsonekin" elkartu direla gainertu du.
Emilio Botin Banco Santanderreko presidentea, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka irekita dagoen auzian deklaratu du Auzitegi Gorenean, lekuko moduan.
Jose Luis Mazon eta Antonio Panea kereilarien arabera, iragan ostiralean kargutik kendu zuten Garzon ANeko epaileak, Banco Santanderren 302.000 dolar lortu eta kudeatu zituenNew Yorkeko Unibertsitatean eman zituen hitzaldiak eta bere semearen eskolatzea ordaintzeko.
Manuel Marchena epailearen aurrean deklaratu zuen Garzonek inputatu moduan apirilaren 15ean eta Banco Santanderretik dirurik ez zuela jaso esan zion.