Politika -

EAE-ko hauteskundeak

Idoia Mendia, Natalia Rojo eta Susana Corcuera, PSEren zerrendaburuak

Alderdiaren Batzorde Nazionalak asteazken honetan berretsi ditu hautagaitzak.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko Batzorde Nazionalak bilera egin du asteazken honetan Bilbon, EAEko hauteskundeetarako zerrendak onartzeko. Hain zuzen ere, Idoia Mendia (Bizkaia), Natalia Rojo (Araba) eta Susana Corcuera (Gipuzkoa) izango dira zerrendaburuak.

Mendiak ekitaldian adierazi duenez, hauteskundeetan sozialistak izango dira "berme bakarra", "herrialde honek bide subiranista ez abiatzeko".

"Ez dugu Katalunia edo Erresuma Batua izan nahi; Euskadi hobea izatea nahi dugu, eta denak batera baino ezingo dugu lortu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Idoia Mendia PSE-EE Gaurko azken orduko albistea