Politika -
Dignidad y Justicia
Gazteria independentistaren aldeko martxa debekatzea eskatu dute
Daniel Portero buru duen elkartearen ustez, terrorismoa goratzeko delitua egin daiteke Iruñean deitutako biharko manifestazio nazionalean.
Erredakzioa
Dignidad y Justicia elkarteak, Iruñean deitutako biharko, maiatzaren 22ko, manifestazioa debekatzeko eskaera luzatu dio Auzitegi Nazionalari (AN). Jarrai, Haika eta Segi taldeetako auzipetu eta atxilotu guztien alde egingo dute martxan.
Antolatzaileek, "160 gazte atxilotu utzi" dituzten azken urteetako "gazteria independentistaren aurkako sarekadak salatzea" dute helburu.
Daniel Portero buru duen elkartearen ustez, terrorismoa goratzeko delitua egin daiteke Iruñeko manifestazioan "jada kondenatutako edo epaiketaren zain dauden Jarrai, Haika eta Segi taldeetako kideak gogoan izango" dituztelako.