Politika -
Abiadura Handiko Trena
Revilla: "Bilborentzat onuragarri delako geldiarazi dituzte lanak"
Abiadura Handiko Trena Bilboko "portu handira" joateko "norbait tartean sartu da", Kantabriako presidentearen hitzetan. Horrela "euskal herritarrak kontent" izango dituzte, erantsi du.
Erredakzioa
Linea "Bilbotik joateko dauden interesek" Abiadura Handiko Trenaren Castilla-Kantabria tarteko lanak geldiarazi dituzte, Bilboko "portu handiarentzat onuragarri delako", Miguel Angel Revilla (PRC) Kantabriako presidentearen ahotan. Horrela, euskal herritarrak "kontent" izatea lortuko dute.
"Hori da gatazka", adierazi du Kantabriako presidenteak. Abiadura Handiko Trena Bilboko "portu handira" joateko "norbait tartean sartu da", Revillaren ustez.
Hala ere, kantabriarrek ez dute "onartuko", ohartarazi duenez. "Ezin digute hori egin", gaineratu du Revillak. Espainiar guztiek Gobernu zentralaren eskutik "tratu berdina jasotzeko eskubidea dute", Kantabriako agintariaren hitzetan, erkidego bakoitzaren biztanle kopurua kontutan izan gabe.
Sustapen Ministerioak hartutako erabaki horrekin "gustura" dagoen bakarra San Jose Eraikitzailea izango da, Revillaren ustez. Izan ere, Palentzia-Amusco tarteko obrak enpresa horri agindu zizkioten eta orain gutxienez % 10 ordaindu beharko diote, nahiz eta tartea ez egin, Kantabriako presidenteak gogorarazi duenez.