Politika -
Operazioa
Baionako atxilotuak kartzelan sartzea eskatu du Fiskaltzak
Mikel Carrerari, Arkaitz Agirregabiriari, Maite Aranalderi eta Benoit Aramendiri helburu terroristak dituen gaizkile taldea osatzea egotzi die fiskalak.
Erredakzioa
Pariseko Fiskaltzak Mikel Carrera Sarobe eta Baionako gainontzeko atxilotuak kartzelan sartzeko eskatu du gaur goizean, helburu terroristak dituen gaizkile taldea osatzea leporatuta.
Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, fiskaltzak beste kargu batzuk leporatu dizkie, tartean lapurtutako ondasunak hartzea, armak eta nortasun agiri faltsuak gainean eramatea edota estortsioa.
Horregatik, Fiskaltzak Carrera Sarobe, Arkaitz Agirregabiria, Maite Aranalde eta Benoit Aramendin kartzelan sartzea eskatu du gaur goizean.
Gaur goizeko seietan amaitu zaie inkomunikazio aldia iragan astean Baionan eta Urruñan ETArekin lotuta atxilotutako lau lagunei. Larunbatean eraman zituzten Frantziako hiriburura eta ordutik bertan egon dira, epailearen aurretik noiz pasako zain.
Hasieran atxilotu zituzten bost lagunetatik bat aske utzi zuten atzo.