Politika -
hauteskunde autonomikoak
Urkulluk euskal hauteskundeen eguna ostiralean zehaztea espero da
Bozketa irailaren 25aren eta urriaren 23aren artean egin beharko lituzkete.
agentziak | eerredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak ostiralean iragarriko du, uste guztien arabera, euskal hauteskundeen data aurreratuko ote duen. Egutegia zorroztasunez betez gero, urriaren 23an egin beharko lirateke; izan ere, hori zen hasierako asmoa, Gobernu espainiarra osatzeko prozesua blokeatu aurretik.
Europa Pressek kontsultatu dituen hainbat iturriren arabera, baliteke lehendakariak ostiralean iragarria hauteskundeen data Lehendakaritzan, arratsaldeko lehen orduan, Jaurlaritzako sailburuekin hitz egin ostean.
Hainbat agentziaren arabera, baliteke Urkulluk arratsaldeko lehen orduan egitea iragarpena, Lehendakaritzan, Jaurlaritzako kideekin hitz egin ostean.
Lehen data posiblea irailaren 25a da. Horretarako, hori bai, astelehen honetan publikatu beharko lukete hauteskundeak deitzeko dekretua, EAEko Aldizkari Ofizialean.
Urkulluk irailaren 25etik azaroaren 20a arteko edozein igande hauta dezake. Dena dela, badirudi hauteskundeak urriaren 23a baino lehen izango direla.