Itxi

2016/07/29

20:40

Politika

Heriotza

Doris Benegas politikari, abokatu eta ekintzaile feminista zendu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2002an Izquierda Castellana alderdia sortu zuen, eta hainbat mugimendu sozialetan parte hartu du.

  • Doris Benegas. Argazkia: Izquierda Castellana

    Doris Benegas. Argazkia: Izquierda Castellana

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Doris Benegas politikari, abokatu eta ekintzaile feminista zendu da Valladoliden, 64 urte zituela, Izquierda Castellana alderditik jakinarazi dutenez.

Erreferente ezkertiarra 1951n jaio zen, Caracasen (Venezuela), familia hara erbesteratu zelako Euskal Herritik Frankismoaren hasieran. Aita Jose Maria Echeverria EAJko militantea zen, eta, neba, Txiki Benegas PSE-EEko buruzagi zena.

Lau urte zituela, Donostiara itzuli zen, eta bertan Zuzenbidea ikasi zuen. 21 urte zituenean Valladolidera joan zen, Fasa-Renault enpresaren lantegian lan egiteko, eta, han, hainbat langile protestatan parte hartu zuen, Francoren diktadurako azken urteetan.

1979an, bota egin zuten CCOO sindikatutik, eta Gaztela eta Leongo Mugimendu Komunistara (MC) joan zen.

1979ko eta 1983ko udal hauteskundeetan Unidad Popular-Pueblo Revolucionario alderdiko alkategaia izan zen.

2009ko Europako hauteskundeetan, Izquierda Internacionalista-la Solidaridad entre los Pueblos (II-SP) zerrendako bigarrena izan zen. Euskal Herrian, ezker abertzaleak koalizio horren alde bozkatzea eskatu zuen.

Iazko abenduaren 20ko hauteskundeetan, gainera, Izquierda Unidaren Senaturako zerrendan aurkeztu zen.

2002tik, Izquierda Castellana alderdiko sortzailea eta burua izan da.

Politikan ez ezik, mugimendu sozialetan ere eskarmentu handikoa izan da Doris Benegas, eta plataforma feminista ugari sortu ditu.

Azken urteetan etxegabetzeen aurka egin du borroka.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;