Politika -
Soldata-areagotzeak
Seme-alabak dituzten Podemoseko karguek soldatak igo ahalko dituzte
Ahalmen urritasunen bat dutenek ere aukera bera izango dute, eta igoera hori izan ostean jaso ahal izango duten gehienezko soldata ezin izango da 3.243 euro baino handiagoa izan.
Agentziak | Erredakzioa
Podemos alderdiko kode etikoak gehienez gutxieneko hiru soldata (1.945 euro gutxi gorabehera, 14 ordainketatan) jasotzeko muga ezartzen du bere kargu publikoen zein barne karguen soldata gisa. Hala ere, kopuru hori areagotzeko aukera jasotzen du, 3.243 euroraino gehienez, baldin eta seme-alabarik baduten edota baldintza bereziren bat, adibidez, ahalmen urritasunen bat.
Zehazki, kargu publikoentzako araudi ekonomikoak ezartzen duenaren arabera, alderdi moreko ordezkariek eta buruek gutxieneko soldata baten erdia jaso dezakete (324 euro) seme-alaba edota "karga berezi" bakoitzeko, gehienez jota gutxieneko bi soldata bete arte (1.297 euro).
Hau da, Podemoseko karguek lau "areagotze" eska dezakete (gardentasun webgunean jasotzen denez) duten seme-alaba edo "karga berezi" bakoitzeko. Hori bai, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez, azkenerako euren guztizko soldata ezin izan daiteke 3.243 euro baino handiagoa izan. Kopuru horretan jasota leudeke 1.945 euroko oinarrizko soldata eta 1.297 euroko gehienezko osagarri hori.