Politika -
Bigarren edizioa
Agirre lehendakariaren 1941 eta 1942 bitarteko egunerokoa salgai
Jose Antonio Agirrek naziek okupatutako Europatik Amerikaraino nola ihes egin zuen dio egunerokoak, 17 hilabetetan zehar.
Erredakzioa
Sabino Arana fundazioak Jose Antonio Agirreren 1941eko urtarrilaren eta 1942ko maiatzaren arteko egunerokoa argitaratu du.
Liburuak lehendakariak naziek okupatutako Europatik Amerikara nola ihes egin zuen dio. 17 hilabetetan zehar egunero zeraman bizimodua idatzi zuen, Amerikara heltzerakoan egin zioten ongi etorria eta aliatuekin eta espioitza zerbitzuekin izan zituen harremanak ere kontatuz.
Iñaki Goiogana argitalpenaren koordinatzaileak adierazi duenez, testua "garrantzizko dokumentu historikoa da euskal Administrazioaren ondorengo harremanak ulertzeko, bai II. Munduko Gerran eta baita gerra hotzean ere".
Goionak edizioa hurbilago egiteko ohar argigarriak eta gutunak eta hedabideetan elkarrizketak batzen dituen 31 dokumentu gehitu dituzte.
Joseba Agirre lehendakariaren semeak adierazi duenez, egunerokoa bere arrebaren panpin batean gorde zutelako salbatu zen.
1942. urteko maiatzaren 28an Agirrek egunerokoa idazteari utzi zion ezagutzen ez diren arrazoiengatik.