Politika -

Diputatuen Kongresua

CDC ohiak ez du talde propiorik izango Kongresuan, lehen aldiz

PDC alderdiko 8 diputatuak Talde Mistoan izango dira, Trantsiziotik aurrenekoz.

Francesc Homs PDCko bozeramailea. EFE
Francesc Homs PDCko bozeramailea. EFE
Francesc Homs PDCko bozeramailea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Mahaiak errefusatu egin du PDC alderdiak (CDC ohia) talde parlamentario propioa izatea. Horrenbestez, alderdi kataluniarra Talde Mistoan izango da legegintzaldi honetan, Trantsiziotik lehenekoz.

Ciudadanosek Mahaian dituen bi ordezkariak giltzarriak izan dira. Izan ere, aurka bozkatu dute, eta gainerako taldeak (PP, PSOE eta Unidos Podemos) abstenitu egin dira.

Ganberako araudiaren arabera, talde propioa izateko baldintzak hauek dira: gutxienez bost diputatu izatea eta aurkeztutako barrutietan botoen % 15 eskuratzea. PDCk 8 diputatu lortu zituen, baina ez zen heldu botoen % 15era (% 14 izan zituen guztira).

Hori horrela, alderdi independentistak eskatu zuen araudiaren interpretazioa malgutzea eta % 15 hori lortzeko lurralde guztietako batez bestea eginez nahikoa izatea. Azkenean, ezezkoa eman diote.

PDCrekin batera, alderdi hauek izango dira Talde Mistoan: Compromis, Bildu, Coalicion Canaria, Foro Asturias, UPN eta Nueva Canarias.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Gaurko azken orduko albistea