Politika -

Partaidetzarako Kontseilua

Biktima guztien ordezkari izan nahi du Biktimen Kontseiluak

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak lehen bilera egin du. Hiru hilean behin bilduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis de la Cuesta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidentearen hitzetan, elkarteetan ez dauden biktimen ordezkari ere izan nahi dute.

Terrorismoaren biktimen parte hartzerako eratu berri den batzordeak lehen bilera egin du agur, joan den apirilaren 14an Gasteizen eratu ostean. Organo kolegiatu honen eginkizun nagusiena, terrorismoaren biktimen elkarteen eta euskal administrazio publikoen arteko harremanak bideratzea da.

Biktimen Euskal Kontseiluak politika publikoetan terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea izango du helburu eta "biktimen partaidetza indartuko du".

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide izango dira, Administrazio Publikoen aldetik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Rodolfo Ares; Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria, Maixabel Lasa; Zuzendaritza horretako aholkulari laguntzailea, Txema Urkijo, Kontseiluaren idazkari-lanak ere bere gain hartuko dituena; eta Barakaldo eta Santurtziko alkateak, Tontxu Rodríguez eta Ricardo Ituarte, hurrenez hurren, EUDEL EAEko Udalen Elkartearen ordezkari gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea