Politika -

Batzar Nagusiak

Arabak Gasteizko Mendiak natura-parke izendatzea eskatu du

Arabako Batzar Nagusiek prozesua hastea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Gastiezko Udalak, Arabako Aldundiak eta Legebiltzarrak ekimena babestu dute ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek mozio bat onetsi dute Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendiak natura-parke izendatzeko.

Zehazki, Jaurlaritzako Ingurugiro sailari Gasteizko Mendiak Baliabide Natural Antolatzeko Plana onestea eskatu dio mozioak.

Ekimen honekin Arabako Batzar nagusiak, Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako eskakizunei gehitu zaie.

Iragan apirilaren 14an Euskal Ganberako taldea guztiak ados agertu ziren "eperik laburrenean" Patxi Lopezen Gobernuak Gasteizko Mendiak natura-parke izendatzeko prozesua zabaltzearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea