Politika -

Espetxe politika

Zaragozara eta Asturiasera hurbildu dituzte ETAko 12 preso

Lekualdatzeak azken bi hilabeteotan burutu ditu Barne Ministerioak eta hainbat hilketagatik zigortuta dauden ETAko kideengan izan du eragina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak ETAko 12 preso hurbildu ditu Zuerako (Zaragoza) eta Villabonako (Asturias) kartzelatara, espetxeetako iturriak aipatuta Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez.

ETAk azken su-etena hautsi zuenetik, Alfredo Perez Rubalcabak zuzentzen duen departamentuak hainbat lekualdatze egin ditu, presoen kolektiboan eragiteko asmoz. Estrategia hori aurrera eramateko Zuera eta Villabonako espetxeak aukeratu dituzte, baita Euskal Herritik hurbil dauden beste presondegi batzuk ere.

Zuerako espetxera eraman dituzten presoak ondoko hauek dira: Josu Amantes, Aitor Herrera eta Iñaki Etxeberria ''Mortadelo'' - Castello Albocasser kartzelati-; Iñaki Bilbao ''Iñaki de Renteria'' -Topasetik (Soria); Jokin Errazti -A Lamatik (Pontevedra)-; eta Jose Jabier Zabaleta - Puerto III (Kadiz).

Villabonara, berriz, ondoko hauek eraman dituzte: Juan Ignacio Delgado eta Sebastian Prieto -A Lamatik-; Anartz Oiartzabal -Navalcarnerotik (Madril); eta Gabriel Zabala -Ocañatik (Toledo)-.

Guztira, 12 lekualdatze izan dira Zuerara eta Villabonara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea