Politika -

Diputatuen Kongresua

Estatuaren egoerari buruzko eztabaida, uztailaren 14an eta 15ean

Proposamenak hil bereko 20an eta 21ean eztabaidatuko dituzte. PPk eman du dataren berri, baina ez da horiekin ados agertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuaren egoerari buruzko eztabaida uztailaren 14an eta 15ean egingo dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan, eta proposamenak hil bereko 20an eta 21ean eztabaidatuko dituzte, Ganberako Bozeramaileen Batzordeak gaur erabaki duenez.

Jose Bono Kongresuko presidenteak Gobernuaren bozeramaileei proposamena helarazi ondoren erabaki dituzte datak.

Soraya Saenz de Santamaria popularren bozeramaileak eman du daten berri, eta politika orokorrari buruzko eztabaida egiteko egunak ez direla egokiak salatu du, deialdia lehenago egin behar zela iritzita.

Saenz de Santamariak adierazi duenez, Gobernuak eztabaidaren eragina "desegin" nahi du ahal duen guztia atzeratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea