Politika -
ETAren aurrean "jarrera arduragabea" izatea leporatu dio PPk EAJri
Terrorismoaren aurkako borrokan, jeltzaleek, Gobernuan egon zirenean eta oposizioan dauden bitartean duten jarrera gogor kritikatu du Iñaki Oyarzabalek.
Erredakzioa
Bai Gobernuan egon zenean eta baita oposizioan dagoen bitartean, EAJk terrorismoaren aurkako borrokan duen "jarrera arduragabea" salatu du gaur Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak.
Hedabideen aurrean agerraldia egin du gaur Oyarzabalek, Gasteizko egoitzan. Bakerako Hezkuntza Planaren negoziazioan EAJk izan duen jarrerari buruz hitz egin du PPko buruzagiak.
Orain arte, EAEko ikastetxeetan terrorismoaren "proiektuari zilegitasuna kentzeko" jeltzaleek ez dutela "ezer egin" esan du Oyarzabalek. Bere ustez, Ibarretxeren Gobernuak landu zuen Hezkuntza plana defendatzen dutenek "faltsukeri politikoa" garatu egiten dute.
Jaurlaritzak EAJrekin negoziazioetan eman dituen bi hilabeteak "nahaste ekitaldia" izan direla azpimarratu du popularrak.
PP "oso adi egongo" da, Jaurlaritzak landutako planaren "helburuak eta oinarriak" bete daitezen. Jaurlaritzari eta Patxi Lopez lehendakari Planaren helburuak "ekintzetan" bihurtzeko eskatu die, eta aurreko Gobernuak landutako ekimena "kutxa baten barruan gordeta gelditu" zela gogoratu du.